jueves, 13 de marzo de 2014

Lisboa

Lisboa Portugalgo hiriburua da eta Lisboako barrutikoa. Tejo ibaiaren itsasadarrean dago kokatuta.
XX. mendean asko hazi da Lisboako hiria. Bigarren Mundu Gerraren garaian berrehun mila iheslari jaso zituen, baina luzaroan egon zen, Portugal guztia bezala, Antonio Salazar diktadorearen oinpean (1932-1968). 1974an amaitu zen diktadura eta Portugal berriko hiriburu gisa iraun zuen Lisboak.
1994an Europako kultura hiriburua izan zen. 1998ko maiatzetik urria arte Munduko Erakusketa bertan antolatu zuten.

Kilkenny

Kilkenny Irlandako Errepublikaren zazpigarren hiririk handiena eta izen bereko konderriaren hiriburua da, herrialdeko hego-ekialdean kokatutakoa. Nore ibaiak sortu duen ibarraren erdialdean kokaturik dago Dublindik 117 kilometro hego-mendebaldera. Klima ozeaniko epela dauka. XII mendean normandiarren inbasioekin batera Richard FitzGilbert de Clare, Leinsterreko jaunak, gaztelu handi bat eraiki zuen ibaiaren ertzean. Kilkennyko gazteluak 1967an ireki zituen ateak herritarrek bisita zezaten.

jueves, 27 de febrero de 2014

miércoles, 26 de febrero de 2014

'Lucharemos'

Etzan harizpean erreka bazterrean 
Ikusi ur korrontea nola baretzen den
Entzun txoriak kantari
Hartu orbelak eskuetan
Usaindu hozitzen ari diren kimuak
Arnastu larrazkeneko haizearen freskoa
Eta ulertuko duzu
Zein gutxirekin izan zaitezkeen zoriontsu

Veneziako inauteriak

Azkenean badatoz inauteriak! Beti bezala presaka gabiltza mozorroak prestatzen azkenean edozer gauza jazteko... Baina ikusi al dituzu Veneziako mozorro ikusgarriak?

Veneziako inauteriek oso jatorri zaharra dute: lehenengo aztarnak 1094koak dira. Orduan hasi zen maskara eta jantzi dotoreen ohitura eta horren bidez, norberaren identitatea ezkutuan gordetzen zuten gizarte-maila, sexua eta erlijioa erakutsi gabe. Gainera, identitatea ezkutuan izanda, bakoitzak nahi zuen bezala joka zezakeen. Ohitura honek oraindik ere, ospe handia du.

Full Moon Party

Thailandiako Koh Phangan irlan ospatzen den jai ospetsu hau ilargi beteko gau guztietan izaten da. Bertako hondartzak jendez betetzen dira ahastezina izango den gau batez gozatzeko. Mundu osoko jendea hurbiltzen da jai hau oso merkea delako. Pelikuletako desfase bat bizi nahi izanez gero, ezin duzu jai hau galdu! Hemen aurtengo egutegia:
Martxoak 16, igandea
Apirilak 15, asteartea
Maiatzak 14, asteazkena
Ekainak 13, ostirala
Uztailak 12, larunbata
Abuztuak 10, igandea
Irailak 9, asteartea
Urriak 8, asteazkena
Azaroak 6, osteguna
Abenduak 6, larunbata

jueves, 20 de febrero de 2014