jueves, 13 de marzo de 2014

Lisboa

Lisboa Portugalgo hiriburua da eta Lisboako barrutikoa. Tejo ibaiaren itsasadarrean dago kokatuta.
XX. mendean asko hazi da Lisboako hiria. Bigarren Mundu Gerraren garaian berrehun mila iheslari jaso zituen, baina luzaroan egon zen, Portugal guztia bezala, Antonio Salazar diktadorearen oinpean (1932-1968). 1974an amaitu zen diktadura eta Portugal berriko hiriburu gisa iraun zuen Lisboak.
1994an Europako kultura hiriburua izan zen. 1998ko maiatzetik urria arte Munduko Erakusketa bertan antolatu zuten.

Kilkenny

Kilkenny Irlandako Errepublikaren zazpigarren hiririk handiena eta izen bereko konderriaren hiriburua da, herrialdeko hego-ekialdean kokatutakoa. Nore ibaiak sortu duen ibarraren erdialdean kokaturik dago Dublindik 117 kilometro hego-mendebaldera. Klima ozeaniko epela dauka. XII mendean normandiarren inbasioekin batera Richard FitzGilbert de Clare, Leinsterreko jaunak, gaztelu handi bat eraiki zuen ibaiaren ertzean. Kilkennyko gazteluak 1967an ireki zituen ateak herritarrek bisita zezaten.