Kilkenny Irlandako Errepublikaren zazpigarren hiririk handiena eta izen bereko konderriaren hiriburua da, herrialdeko hego-ekialdean kokatutakoa. Nore ibaiak sortu duen ibarraren erdialdean kokaturik dago Dublindik 117 kilometro hego-mendebaldera. Klima ozeaniko epela dauka. XII mendean normandiarren inbasioekin batera Richard FitzGilbert de Clare, Leinsterreko jaunak, gaztelu handi bat eraiki zuen ibaiaren ertzean. Kilkennyko gazteluak 1967an ireki zituen ateak herritarrek bisita zezaten.
No hay comentarios:
Publicar un comentario