miércoles, 26 de febrero de 2014

Veneziako inauteriak

Azkenean badatoz inauteriak! Beti bezala presaka gabiltza mozorroak prestatzen azkenean edozer gauza jazteko... Baina ikusi al dituzu Veneziako mozorro ikusgarriak?

Veneziako inauteriek oso jatorri zaharra dute: lehenengo aztarnak 1094koak dira. Orduan hasi zen maskara eta jantzi dotoreen ohitura eta horren bidez, norberaren identitatea ezkutuan gordetzen zuten gizarte-maila, sexua eta erlijioa erakutsi gabe. Gainera, identitatea ezkutuan izanda, bakoitzak nahi zuen bezala joka zezakeen. Ohitura honek oraindik ere, ospe handia du.

No hay comentarios:

Publicar un comentario